XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orienteko errege haundi batek, ezin zezakeen lorik egin.

Beraren gerrak oso gaicki zoazkion.

Gau batean amex oso bakan bat izan zuen, faraonek ere izan zutenen parekoa.

Lau arratoi ikusi zituen: Bata guztiz lodia, bestea guztiz argala, hirugarrena ixua, eta laugarrena, ankaz gora bere buztanaren icalarekin burrukan egiten zuena.

Oso urduri, amex hura jainkoren baten abisua zela seguranzan, kale artean oso sona haundiko sorgin bat etorri arazi zuen jauregira.